Ostadar 7310

Iñigo Ibarra nafar idazleak zientzia-fikziozko eleberrian zenbait kezka mahaigaineratu nahi izan ditu: teknologiaren garapen deskontrolatuaren ingurukoa, berri faltsuena edo bizi dugun memoriaren eta ezjakintasunaren garaiarena, esaterako. Hala, Ostadar 7310 izeneko «planetan» bizi dira gizakiak. Zeru koloretsu baten pean eta marraz ongi zehaztutako metal koloreko lur soil eta amaigabe batean. Ozeanoa bezalako zerbait da. Androideak gizakien laguntzaileak dira. Dena da ederra eta zoragarria, H57 izeneko androide batek protagonistaren bizitza hankaz gora jarriko duen arte. Ezusteen kateak ez du atsedenik, jakin-minak bezalaxe. Orrialdez orrialde harrituko zaitu.

Egilea: Iñigo Ibarra

Argitaletxea: denonartean

Argitalpen-urtea: 2022

Helbide honetan duzu idazleari egindako elkarrizketa entzungai. 

Hona hemen pasarte bat (7.or)

Beltza. Isiltasunaren kolore berekoa. Ezereza. Leize-zulo sakonenean arnasten denaren modukoa. Erabateko belztasuna. Huraxe da ikusten ez dudana; edo ikusten dudana. Itsutu ez banaiz, hori baita sumatzen eta sentitzen dudan bizi-haria. Ez izatea bera dirudien beltzak irentsi nauelako. Bere isiltasun beldurgarriak harrapatuta nauka. Latza da hau. 

 

Pages: 186
B2
12-13-2022
30034365
517