Cantervilleko mamua

Oscar Wilderen ipuin ezagunaren bertsio erraztua da argitalpen berri hau. Dakigun bezala, istorioaren protagonista nagusia Hiram B. Otis ministro estatubatuarra da. Canterville Chase gaztelua erosiko du bere familiarekin bizitzeko asmoak bultzatuta, nahiz eta jakin badakien bertan mamu bat bizi dela.

Egilea: Oscar Wilde
Itzultzaileak Nerea Aizpurua Iraola eta Lina Ugarte Sauret
Egokitzapena: Antoni García Llorca
Argitaletxea: Lectura fácil Euskadi Irakurketa erraza
Argitalpen-urtea: 2022

Mamua gazteluko biztanle berriak beldurtzen saiatuko da, baina yankiek ez dute aintzat hartuko eta, azkenean, mamua ikaratzea lortuko dute.

Nobela gotikoa eta amerikarren materialismo gordina parodiatzen ditu Wildek kontakizun paregabe eta barregarri honetan.

Irakurketa Erraza saileko liburua da hau eta horregatik aurkezten da testua zatikatuta.

Hona hemen liburutik hartutako pasarte bat:

1
Jabe berriak

Hiram B. Otis politikari estatubatuarra
Ingalaterrara iritsi zenean
eta Canterville familiaren etxea erosi zuenean,
denek ergelkeria bat egitea zela esan zioten.
Etxeko jabeak ere, Lord Cantervillek,
arriskuaz ohartarazi zion:
-Otis jauna, gu etxe honetatik atera ginen
nire izeba zaharrak, Boltoneko dukesa alargunak,
afaltzeko janzten ari zenean
sorbaldak laztandu zizkion
eskeleto baten eskuengatik
nerbio-krisia eduki zuen egunean bertan.

Pages: 91
B1
12-01-2022
30027264
2062