Esaten ez den guztian

Bi ataletan antolatutako hamar narrazioz osatutako liburua da “Esaten ez den guztian” liburua. Lehena, mardulena, Ferrila izenekoa da, eta bigarrena, intimoagoa, Eserlekuak. Joan-etorrian, batetik bestera ibili behar izan duten pertsonaia anitzak aurkituko ditugu istorio hauetan, garai batean kokatutako kontaketetan trenez mugituko direnak, eta errepidean, autoz nahiz kamioiez, beranduagokoetan.

Egilea: Izaskun Etxeberria Zufiaurre
Argitaletxea: Pamiela
Argitalpen-urtea: 2022

Izaskun Etxeberria idazle nafarraren esanetan, pertsonaia guztiek esan ezinezkoak gordetzen dituzte, desio, nahi edo ametsak edo lotsak eta beldurrak isilarazitakoak. Denak dira herria, andre-gizon horiek maletetan gordetzen dutena bizi edo biziko dute: memoria, errealitatea, fikzioa… 

Hona hemen liburutik hartutako pasarte bat:
1908ko uda bukaeran ailegatu zen. Feltro gorrizko bagoi batean. Lokomotorak bidaia osoan sortu zuen zarata burrunbatsua apaltzearekin batera, furru-furru, lo seko eman zuen gizonezko sendoak triki-traka nekaezina gelditzearekin batera esnatu eta indarrak bat-batean berritu izan balitu bezala, leihoa jaitsi zuen. Lurrun-ufada bat sartu zen lehen mailako bagoian, egurrezko heldulekuetan kiribilduz jolasteko grinan bailegoen eta une batez ikusmena lainotu eta eztul mehe bat eragin zien bidaiariei. Frenoen kirrinka sarkorra isildu zenean altxatu zen.


19.or.

Liburuari buruzko Kultur Sharearen bideoa helbide honetan duzu ikusgai. 

 

Pages: 169
C1
08-09-2022
29734710
1283