Austerlitz
Jacques Austerlitz da eleberri honetako protagonista nagusia. Narratzaileak Anbereseko tren-geltokian egingo du topo berarekin eta kontatzen dionarekin liluratuta, bere jatorria ezagutzeko ibilbidean lagunduko dio atzerritar enigmatikoari. Izan ere, Jacquesek ez daki nor den, haurra zela identitatea lapurtu ziotelako.
Egilea: W.G. Sebald
Itzultzailea: Idoia Santamaría Urkaregi
Argitaletxea: IGELA
Argitalpen-urtea: 2022
Izaki nahasi baten istorioa da hau, bere etxea lurrean aurkitu ezin duenarena. Londresen bizi den arren, ez da ingelesa. Berrogeiko hamarkadan, haur judu errefuxiatua zela, Galesera iritsi zen eta parrokoaren eta bere emaztearen etxean hazi zen. Urte askoren ondoren, bere benetako jatorria eta izena ezagutzea lortzen dituenean, jakingo du zergatik sentitzen den gizonen artean atzerritar.
Liburu honen gainean Berria egunkarian argitaratutako aipamena, hemen duzu irakurgai
Liburu honen gainean El Diario Vasco egunkarian argitaratutako aipamena, hemen duzu irakurgai
Hona hemen pasarte bat:
Hirurogeiko hamarkadaren bigarren erdialdean, neurri batean ikasketengatik eta beste arrazoi batzuengatik, askotan egin nuen Ingalaterratik Belgikarako bidea, batzuetan egun bakar baterako edo pare baterako, eta beste batzuetan zenbait astetarako. Belgikako txango haietako batean, zeinek atzerrian beti oso urrutira eramaten nindutela iruditzen baitzitzaidan, ordura arte izenez baizik ezagutzen ez nuen hiri batera heldu nintzen, Anberesera, uda hasierako egun eguzkitsu batean. Iristearekin bat, mantso-mantso ari zelarik trena geltokiko nabe ilunean sartzen alde banatan dorretxo puntazorrotzez hornitutako biaduktuan barrera, ondoeza nabaritzen hasi nintzen, eta ez nintzen oneratu bidaia hartan Belgikan eman nuen denbora guztian.
7.or.