Faith

Lander Garro euskal idazle, argazkilaria eta dokumentalgilearen eleberria da “Faith”. Ugarte familiaren lau urteko istorioa kontatzen da bertan. Seniderik gazteena, Xabi, badoa Euskal Herritik Kataluniara argazkilaritza ikasi eta bizitzera, bere herrian bizi duen gatazka-girotik ihesi.

Egilea: Lander Garro
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2021

Egilearen beraren bizipenak jasotzen dira liburuan, bera ere Bartzelonara joan eta hainbat urtez Audientzia Nazionalean katramilatuta egon baitzen. Egilearen arabera, baina, bere bizitza pertsonaleko hainbat pasarte jaso baditu ere, beste batzuk asmatu egin ditu, irudimenari lekua utziz.

Hona hemen pasarte bat:
ZENBATETAN esan ohi didate lapurren paradisua dela Santseko geltokia? Dozena bat bider bai. Ez diet kasurik egin, bazkalosteko tertulietako apokalipsi zaleek baino ez dituzte halako kontuak sinisten. Baina hara: Santsen nago eta nire bizkarreko poltsa, segapotoa, kartera eta Breat Easton Ellis-en American Psicho liburua eraman dizkidate. Horrekin guztiarekin batera, CD-en estutxea eta irakurgailua, nire disko kuttunekin. Nireak egin du. Ez naiz txantxetan ari.

11.or.

2020ko Zubikarai saria jaso zuen liburu honek.

Lander Garro idazleak bideo honetan aurkezten du liburua:
Egilearekin egindako elkarrizketan helbide honetan duzu irakurgai.

 

Pages: 353
C1
02-03-2022
29140850
387