Kristiñeren ibilerak: Bertso Eguna

Kristiñeren ibilerak izeneko liburuak hasitako bideari jarraitzen dio Bertso Eguna izenburupean argitaratu den bigarren ale honek. Aurrekoa bezala, 7-10 urteko haurrei zuzendutako liburua da eta Kristiñe haurra du protagonista nagusi.

Egilea: Itziar Olaizola Gorrotxategi

Ilustrazioak: Jokin Mitxelena

Argitaletxea: Denonartean

Ale honetan, Bertso Eguna egingo da Kristiñeren eskolan. Neskatoa urduri dago, ez dugu ahaztu behar berak ere bertsoak idazten dituela... Euskal Herriko bertsolaririk ezagunenak etorriko dira, gainera!

Hitanoa erabiltzen den testuinguru batean bizi da Kristiñe, eta bere lagunekin eta bere buruarekin halaxe erabiltzen du berak ere. 

Hona hemen pasarte bat:
Egun on, loti! –esan dio, arreba begiak irekita ikusi duenean.
―Xabin, Xabin! Ba al dakik gaur ze egun den?
―Bai, maiatza! ―esan dio, panpinaren orraziarekin bere ilea orraztu bitartean.
―Ez, ez! Ez duk maiatza! Ez al haiz enteratu gaurkoaz?
―Bai, udaberrian sartuko gaitun.
―Ez, Xabin! Udaberrian martxoan sartu gintuan, eta orain apirila duk. Gaur hilaren 25a duk. Ez al haiz ezertaz enteratzen, ala? Bertso Eguna duk eskolan.

8.or.

 

Pages: 48
B2
05-07-2021
28220786
326