Hatsaren poesia Olerki bilduma 2020
Poesia-bilduma honetan, idazle ezagunez gain, idazle hasiberri gazteak ere badira egileen artean, baita euskal literaturaren kanonean nahiz euskal poesiaren antologietan agertzen ez direnak ere.
Egileak: Askoren artean
Argitaletxea: HATSA elkartea
Argitalpen-urtea: 2020
Horiekin batera, hainbat poesia-tailerretako parte-hartzaileen talde-olerkiak eta ikasle nahiz irakasleen olerkiak daude. Esaterako, Irungo AEK euskaltegiko B2 mailako ikasle batzuenak eta Bilboko IRALEko zenbait irakasleek idatzitakoak.
Bilduma kaleratu duen HATSA Elkarteak bere laguntza eskaintzen dio poesia-tailer bat antolatu nahi duen orori (irakurle-talde, euskaltegi, ikastetxe, Euskal Etxe…). Nahikoa da hatsarenpoesia@gmail.com helbidera idaztea.
Hona hemen Irungo AEK euskaltegiko ikasle baten poesia:
MENDIA
Goiz argi mendian buelta.
Lanbroa eta haize freskoa kopetan.
Txoriak isilean, hostoak zuhaitzetatik lurrera bidean.
Argi dago: joan zaigu uda, eta ailegatu da…?
Josu Beltran Mendigutxia
90.or.