Hik ez dakik zer den beldurra
Ipuin-liburu gogorra. “Hik ez dakik zer den beldurra” da ipuin guztietan entzungo den melodia, leitmotiv-a. Gaizkiari buruzko gogoeta gupidagabea.
Egilea: Karlos Linazasoro
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2019
Ipuin-liburu gogorra. “Hik ez dakik zer den beldurra” da ipuin guztietan entzungo den melodia, leitmotiv-a.
Gaizkiari buruzko gogoeta gupidagabea. Handia da ipuinen tentsio psikologikoa, eta ez apalagoa irakurlearengan sortutako deserosotasuna. Irakurleari ezinegona sortzen dioten galderak eta hausnarketak egiten dira. Denok daramagula barruan munstro bat, denok garela min egiteko gai.
Laburtasuna eta zehaztasun errealista dira ipuin-liburuaren ezaugarri aipagarrienak. Aldi berean, jolasean bezala, munduratutako gaizkiaren lore-sorta ederra da liburua.
Atal bat irakurgai duzu helbide honetan.
Liburu hau eLiburutegian mailegatzeko, hona jo.
Liburuaren aurkezpen-bideoa: