Maule Lextarre

Zuberoako hiriburua, Maule-Lextarre hiria, tamainaz, txikia da, baina historia eta nortasun handiko lekua ere bada.

Egilea: Allande Sokarros
Marrazkiak: Asisko eta Dom
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2019

Nor da Matalaz? Non dago laminen etxea? Eta ur hotza eta epela batera ematen dituen laminen iturria? Egun bakarrean egiteko ibilbidean, lehengo eta gaur egungo Maule-Lextarre ezagutu eta Zuberoan barrena itzuli polita egingo dugu.
Liburuaz gain, CD bat dakar, testua entzungai duena.

Bilduma berean Baiona, Bilbo, Donibane Garazi, Gasteiz, Iruñea eta Maule-Lextarreko gidak argitaratu dira.
Liburuaren azken orrialdeetan ariketak daude, atal bakoitzari lotutakoak, erantzun eta guzti. Eta segidan, testuan nabarmenduta dauden hitzekin osatutako hiztegia.

Bilduma osoaren gaineko informazioa, helbide honetan duzu.

Hona hemen pasarte bat:
Ühaitzaren bazterrean eta mendixken artean…
Euskal Herriko edozeini galdetzen badiozue zein den Zuberoako hiriburua, gutti batzuek salbu –baita zuberotarrek ere!- “Maule” erantzungo dizuete. Alabaina, hori ez da egia edo behintzat ez da erabat zuzena. Zuberoako hiriburua Maule-Lextarre dela ihardetsi behar litzateke, bi herri baitaude, 1841. urtean bateratu zituztenak.

7.or.

 

Pages: 63
B1
01-31-2020
21422231
529