Itsu kolpeka

Alfontso Gartziandia idazle iruindarraren lehen liburua da Itsu kolpeka. Nobela beltz honetan Urko Etxeberria ikertzaile azpikontratatu nafarrak eraztun baten lapurreta ikertu beharko du, ustez munta gutxiko gertaera bat. Ustez.

Egilea: Alfontso Gartziandia
Argitaletxea: Alberdania
Argitalpen-urtea: 2019

Nobelak baditu beste protagonista batzuk, Nadia, Idoia eta Santiago, baita bigarren istorio bat ere, letra etzanaz emana: neska baten bortxaketa. Irakurlearen esku geratzen da argitzea ze harreman dagoen bi istorioen artean, alegia, bortxaketaren eta guztiz korapilatuko den ikerketa nagusiaren artean.

Letra etzana dela eta zertzeladatxo bat: Urkoren pentsamenduak ere letra etzanean datoz adierazita.

 

Hona pasarte bat:

-    Gabon, Urko –ahotsak belarria gozatu zion.
-    Gabon, Idoia, aspaldiko –erantzun zion, irribarretsu-.
Duela ordubete inguru deitu duzula ikusi dut. Barkatu, ez naiz konturatu.
-    Laaasai. Nola doakizu? Aspaldi hitz egin genuen azkenekoz.
Harremana galdu zutenean, Urko ikertzaile pribaturako ikasketak egitekotan omen zen. Oraindik hasteko zituen, ordea.

11.or.

Liburuaren aurkezpen-bideoa
Idazlea Euskadi Irratiko Arratsean saioan liburuaz hizketan
GARA egunkariko aipamena
 

Pages: 196
B2
01-17-2020
21320249
482