Gauez harrizko zubiaren azpian

Nobela historikoa da honakoa eta XVI. eta XVII. mendeetako biztanleak dira protagonistak. Kultura baten gainbeheraz ari da nobela, hamaika gairi leku eginez: heriotza-izurria, ustelkeria, baztertuen zoritxarra, alaitasuna, galtzaileak sasian eta beste.

Egilea: Leo Perutz
Itzulpena: J.M. Olaizola, Txiliku / Joxe Mari Berasategi
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2019

Maitasun-istorioa Pragan gertatzen da, XVI. gizaldi-amaieran eta hurrengoaren hasieran. Orduko enperadoreak maitalea du, andre ezkondua. Gorteak diru asko zor dio andrearen senar aberats juduari. Enperadoreak bere grinak asetzeko zorrak pilatu ditu. Nahiz eta ez den eleberri historikoa, historiako zenbait pertsonaia azaltzen da, nagusiena Kepler astronomoa, esoterismoak eragin handia baitu gertaeren norabidean.

Oharra: bukaeran glosario bat dago testua ulertzeko.

Hona pasarte bat:

Gaueko brisa ibaiko uhinen gainetik irristatu zenean, erromeroaren loreak estuago besarkatu zuen arrosa gorria, eta enperadoreak, zeina ametsetan ari baitzen, bere maitale ametsetakoaren musua sentitu zuen ezpainetan.
-Berandu zatoz-xuxurlatu zuen maitaleak-. Oheratu eta zain egon naiz, luzetsita eduki nauzu.

(105.or.)

 

 

J.M. Olaizola, Txiliku, itzultzailearen azapenak ikusgai dituzu bideo honetan:

Pages: 311


C1
12-18-2019
21112327
1695