detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Nori

Fikzio-komiki honek euskararen historia du oinarri, eta Xabi Payaren ideia bat: norbaitek euskara batua patentatu eta norbaiti saldu dio. Eroslea batua oker darabilen oro zigortzen hasi da. Beraz, euskara egunero darabilten hainbat eragilek (kazetari, idazle, txiolari, abeslari…) bi detektibe kontratatu dituzte.

Egilea: Xabi Paya
Marrazkiak: Patxi Gallego
Argitaletxea: Bertsolari aldizkaria
Argitalpen-urtea: 2019

Detektibe horiek historian atzera egin, eta Creative commons lizentzia ezarri beharko diote euskarari misterioa argitu eta okerra zuzentzeko. Detektibeek iraganera bidaiatu eta euskara salbatzeko misioari heldu beharko diote. Bidaia horretan ezagutuko dituzte Resurrección María de Azkue, Elbira Zipitria edo Sabino Arana, eta Eusko Ikaskuntzaren sorrera, edo Euskara Batuaren sorrerako Arantzazuko biltzarraren berri izango dute.

 

Hona pasarte bat:
Euskara, bere horretan, ez da inorena eta guztiona da, euskara asko daudelako... Baina euskara batua ez da guztiona. Une eta egoera jakin batean sortu zen, pertsona jakin batzuek bultzatuta; uler dezazuen, laborategi bateko produktu bat izan zen, ez naturalki sortutako mintzaira. Eta produktuek patenteak dituzte… Eta patenteak salerosi daitezke.
-    Eta euskara batuaren patentea erosi dute orduan?
-    Abizariak baino kolore eskasagoa dauka kontuak…
-    Hauxe da destinoak guretzat gorde zuena.

(22.orr.)

Ahoz aho telebista-saioko atal honetan NORI komikia izan dute hizpide.

Nori komikiaren gaineko argibideak entzungai Xabi Payaren eskutik:

Pages: 139

detalle2

Document library

C1
12-16-2019

x61pRelaContWAR

21082626

x61pViewCountWAR

2325

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR