Pentaedroa

Pentaedroa emakume eta gizonez osatutako antzerki-talde bat da: bost kide guztira. Bost kide horien aurrekari, pasadizo eta bizipenen bidez, gerra zibilari buruzko istorioa osatu du idazleak eleberri mardul honetan.

Egilea: Txema Garcia-Viana
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2019

Frankistek, Pentaedroa izeneko taldea osatzen duten kideen bila dabiltzala, errepresioa ezarriko dute herri txiki batean. Taldekideak, halabeharrez, sakabanatu egingo dira eta norberak bere istorioa biziko du. Bost kideren istorioak behin eta berriz txirikordatzen dira, patuak beren bizitzak hari sendoen bidez lotuko balitu bezala. Argumentu horren azpian, hamaika istorio, drama eta abentura biltzen dira eleberrian.

Oharra: Eleberri honengatik idazle donostiarra Irun Hiriko Kutxa literatura sariduna izan da , bere 43. edizioan.

Hona pasarte bat:

Jakin ezazu presazko operazioa dugula hau guztiz, zera, lehenbailehen egin beharrekoa.
– Faxisten presioarengatik?
– Egia da arma lantegiek dibisa beharra dutela derrigor; nahiz eta, nire ustez beranduegi izan. […] Ezkutuko informazio baten arabera, FAIko anarkistek Espainiako bankuko urreaz jabetzeko operazio bat abiatzekotan dute. Erasoan hiru mila lagun inguruk parte hartuko lukete, eta itxura guztien arabera, xehetasun guztiak lotu samartuta dauzkate, urrea garraiatuko duten trenak barne.


 (211. or.)
 

Pages: 400
C1
12-04-2019
21071000
1361