Aral itsasoa

Komiki hau ez ohikoak diren bost istorio laburrek osatzen dute. Istorioek ez dute elkarrekin zerikusirik, baina guztiek dute giro dekadentea. Gehienetan adinekoak dira protagonista, edota animaliak, gizakiekin harreman bitxia dutenak.

Egileak: José Carlos Fernandes; Roberto Gomes
Argitaletxea: Harriet Ediciones
Itzulpena: Miel A. Elustondo
Argitalpen-urtea: 2019

Yucatango oihanean Belizera zihoan hegazkin bat aurkitu dute, bidaiarien edo tripulazioaren arrastorik gabe. Eta kutxa beltzeko grabazioak oso harrigarriak dira: elkarrekin zerikusirik ez duten istorio bitxiak entzuten dira, eta bertan honakoak agertuko dira: Aral Itsaso mortuak, izokinak entrenatzeko lantegi zaharrak, teilatu batera igo den idi goibela, bizidunak izutzen dabilen zonbia…


Oharra: Liburuaren hondarrean José Carlos Fernandes gidoigilearen eta Roberto Gomes marrazkilariaren biografia laburrak datoz.

Hona pasarte bat, Aral Itsasoa izeneko istoriotik hartua:

Itsasoak ihes egin zuen, eta itsasontzi herdoilduak, gatzagak eta itsas hegiko herriak utzi zituen hondartuta.
Haizeak etengabe jotzen du, lurra errez.
Haizea herensuge ikusezina da, hats korrosiboa du eta arrantzale txiroen txabolak metrailatzen ditu gatzez, kuartzoz eta herdoilez.

(7-9. or.)

Pages: 72
B2
09-24-2019
20770348
1349