irakurgai-mailakatuak-fitxa
Rosa itzuli da
Eleberri honen oinarrian, kartzelan 25 urte pasatu eta gero etxera itzultzen den emakume preso baten gogoetak daude, eta memoria kolektiboa da gai nagusietako bat. Rosa da eleberriko protagonista, eta memoria-ariketa egingo du, bizitzari eta ametsei buruzko hausnarketa eginez.
Egilea: Pako Aristi
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2018
Nobelan zehar, Rosaz aparte, badaude beste pertsonaia batzuk ere, Arestirekin berarekin gutun-bidezko harremana izandako preso batzuk. Beste harreman batzuk ere aztertzen dira eleberrian, guraso eta seme-alaben artekoak, kasu. Gurasoek historiaz zer kontatzen diete seme-alabei, eta zer ezkutatzen? Eta kontatzeko moduak zer eragin du seme-alaben bizitzan?
Euskadi Irratiko audio honetan Pako Aristiri eginiko elkarrizketa duzu entzungai
Erein argitaletxeko web-orrialdean lehen atala duzu irakurgai.
Hona pasarte bat:
Ez dut batere gogoko "espetxe" hitza, "etxe" daramalako bere baitan: gozotasun esparru bat, norbaitek suntsiketa eremu bat zuritzeko sortua. Hizkuntzalariek ez dakite ezer samina disimulatzen duten hitzekin egin litekeen minaz. Akademian irudikatzen ditu batek, belusezko besaulki beroetan irribarretsu, "cárcel" hitzaren euskarazko parekidearen bila, hitzik ez egoteak adierazten duen osasun sozialaz ohartu ere egin gabe. Izan ere, usainak ditu bereizten hitz bien espazioak: etxeak Cola-cao lurrina du, kartzelak desinfektatzaile kerua zuen, edo desbizitzaren keru ustela, hizkuntzalari belusadunek adiera onartzen badidate. Etxea zurea da, baina kartzelan zu zara harena, eta zure lan guztia da ez zaitzan erabat "desbizitzaratu".
(13. or)
Bideo honetan eleberriari buruz eginiko aurkezpena duzu entzungai.
"Rosa itzuli da" Pako Aristi. Aurkezpen ekitaldia from Erein argitaletxea on Vimeo.
