irakurgai-mailakatuak-fitxa
Kalekantoi: kaleko jolasen bilduma
Liburuan deskribatzen diren jolasak Txatxilipurdi elkarteak sortu edota moldatutakoak dira.
Batzuk kalean egitekoak dira, baina etxe-barrenean ere egin daitezke beste batzuk. Edo autoan goazela. Denak taldean egiteko dira, eta multzoka daude sailkatuta: Bizibete kalean multzoa, Eta orain bazkaria multzoa eta abar.
Egilea: Maddi Urizar
Argitaletxea: Txatxilipurdi Elkartea
Argitalpen-urtea: 2015
Hona jolas bat:
Hamaika erabilera:
Aurkitzen garen lekuan eskuratu dezakegun edozein gauza hartuko dugu, bakoitzak bat. Txandaka lagunen aurrean, objektu horri eman diezaiokegun beste erabilera bat antzeztuko dugu. Denok antzezten dugunean objektuak aldatuko ditugu eta beste erabilera bat asmatu eta antzeztuko dugu errepikapenik egin gabe. Ea zein harrigarriak diren gure ideiak!
(21. or)
