irakurgai-mailakatuak-fitxa
Gizona ilunpean
Erretiroa hartutako liburu-kritikari bat, hirurogeita hamabi urtekoa; berrogeita zazpi urteko bere alabarekin eta hogeita hiru urteko bilobarekin bizi da.
Emaztea iaz hil zitzaion. Alabaren gizonak duela bost urte utzi zuen. Bilobaren mutil-laguna hil egin zuten. Samina dago etxe horretan, arima zaurituak, eta gizona gauero-gauero etzaten da ilunpean bere iraganari buruz ez pentsatzeko ahaleginak eginez, beste mundu batzuei buruzko istorioak asmatzen.
Belaunaldien arteko elkartasunari eta samurtasunari buruzko istorio ederra eskaintzen digu oraingo honetan Paul Austerrek, kontagintzarako duen maisutasun hori erakutsiz berriro ere.
Egilea: Paul Auster
Itz. Oskar Arana
Argitaletxea: Alberdania
Argitalpen-urtea: 2007
