irakurgai-mailakatuak-fitxa
Gatza
Gatza, jan daitekeen harri bakarra, alde guztietatik aztertuta eta begiratuta.
Gatza historian, osasungintzan, gatza museoetan, industrian, itsasoan, errepideetan, argazkigintzan, geologian, gerretan…
Egilea: Irati Jimenez
Argitaletxea: Txalaparta
Argitalpen-urtea: 2016
Hona pasarte bat:
Gatzontzien museoak
Koadroak, eskulturak, balio historikoa duten objektuak, jantziak… baina joango al zinateke museo batera gatzontziak ikustera? Ez pentsa ezin duzunik. Valentzian dago, Guadalest herrian: Gatzontzien eta Piperrontzien Museoa. Bertan dituzte ikusgai –adi zenbakiari- 20.000 ontzi!
(43. or.)
Hona hemen etb 1eko Ahoz aho saioan Irati Jimenezekin egindako elkarrizketa:
