S.O.S. Lusitania

Gerra-garaietan itsasontzi asko izan dira hondoratuak. Hildako gehien eragindakoa ez zen izan, baina Alemaniak Lusitania hondoratu zuenean jende asko hil zen, mila lagunetik gora.

Alemaniarrek ohartarazi zuten gerran zebiltzala Britainia Handiarekin, eta ez abiatzeko Britainia Handiko itsasontzian Europa aldera. Baina negozioak negozio dira, eta besteak beste, negozio-jende asko alemaniarren oharrei muzin egin, eta New Yorken enbarkatu ziren Liverpool aldera. Zoritxarrez, barkuan zihoazenek ez zekiten Lusitania gerra-kontuetan ere bazebilela, informazio hori ezkutatu egin zitzaielako, ez zekiten gerrarako kanoiak eta lehergailuak zeramatzala, eta horiek maneiatzeko oso militar gutxi zihoazela barruan. Kontu horiek dira, gerra-kontuak, espioienak eta negozioei buruzkoak, hain zuzen, orduan itotakoen omenezko komiki honetan nagusitzen direnak.

Egilea: Patrice Ordas/Patrick Cothias
Marrazkilaria: Jack Manini
Itzulpena: Joanes Urkixo Beitia
Argitaletxea: Harriet Ediciones
Argitalpen-urtea: 2016

Hona pasarte bat, Alemaniaren oharra The New York Times egunkarian.
Ibilbide transatlantiko batean itsasoratzeko asmoa duten bidaiari guztiei gogorarazi nahi diegu Alemaniaren eta Britainia Handiaren eta honen aliatuen artean gerra-deklarazioa indarrean dagoela, eta britainiar uharteen inguruko itsasoak gerra eremuan barne hartuta daudela. Alemaniako gobernu inperialaren ultimatumaren arabera, itsaso hauetan Britainia Handiaren edo honen aliatuen bandera eramanez nabigatzen duen edozein itsasontzi suntsitua izateko arriskuan egongo da. Gerra eremuan britainiar edota honen aliatuen ontzietan zeharkatzen duten bidaiariek, zeinek bere erantzukizunean egingo du.

Alemaniako enbaxada inperiala
Washington D. C.


(19. or.)

Pages: 142
C1
11-11-2016
16244371
1360