detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Ehun ipuin hitz gutxitan

Ehun ipuinak laburrak dira, ia guztiak orrialde bakarrekoak.

 

 

Ipuin batzuek euskal tradiziotik edaten dute, beste batzuek pasadizo-itxura dute, edo alegia-itxura, ateraldi xelebreak ere badira, bada umorea, tristura…

 

 

Egilea: Joxantonio Ormazabal
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2010

 

 

 

  

Hona Roberto izeneko ipuina

Roberto sasoiko gizona zen, langilea eta indartsua. Makina bat pareta, eskailera eta etxe egin zituen bere bizitzan zehar.
Mendizalea ere bazen, ibiltari aparta.
Urteek aurrera egin ahala, ordea, Robertoren sasoia urritzen joan zen. Heldu zitzaion zahartzaroa, laburtu zitzaion pausua eta utzi zion lanari eta mendira joateari.
Baina beti eutsi zion umore onari. Gehienetan barrez jartzen zuen hurbiltzen zitzaiona. Hara nola erantzun zion behin auzotar baten galderari:
-Zer moduz, Roberto?
-Hementxe, zutik baino eserita hobeto


 (35. or)
 

Pages: 114

detalle2

Document library

B2
09-22-2010

x61pRelaContWAR

16243393

x61pViewCountWAR

2485

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR