detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Mrs. Hemingway

Ernest Hemingway idazle San Fermin zalea, gerra-kazetaria, alkohol eta emakume zalea, lau aldiz ezkondu zen.

 

Hadley, Pauline, Martha eta Maryrekin, hurrenez hurren. Horregatik, nobela honek lau zati ditu. Idazlearen lana, bizimodua, izaera nolakoa zen kontatzen da lau emakume horien ikuspegitik. Ikuspegi horiek irakurleari eskaintzeko benetako datu asko darabil Naomi Woodek. Beraz, liburu hau biografiatik asko duen fikzioa da. Fikzioa ez dena da lehen hiru emazteek Hemingway utzi egin zutela senarra ez zelako fidela, amoranteak zituelako. Laugarren emazteak ez zuen senarra uzteko lanik hartu, honek bere burua hil zuelako depresioak jota.

 

 

 

Egilea: Naomi Wood
Itzultzailea: Garazi Goia
Argitaletxea: Txalaparta
Argitalpen-urtea: 2016


Hona elkarrizketa bat:
—Gelditu, Ernest; ezin dut… Mesedez!
—Zer, Hash? Zer diozu, nire katutxo? Jarraitzea nahi duzu, ezta?
—Mesedez, gelditu! –esan du, baina barreak ez dio uzten hitz egiten.
Ernestek Hadleyren lepoa musukatzen jarraitu du.
—Hitz egidazu moluskuei buruz eta orduan utziko diot horrela musukatzeari –esan du–. Eta horrela arnasa botatzeari –dio–, eta horrela miazkatzeari.
—Bi kuskuko animalia bat da –oihukatu du Hadleyk. Eskumuturretatik heldu dio, gainetik kentzeko. […]
—Eta nola jaten du?
—Gauzak zurrupatzen ditu uretatik.
Ernestek bere ezpainak Hadleyren azalean itsatsi, eta zurrupada bat ematen dio.
—Horrela?
Arnasarik gabe gelditzen ari da Hadley.
—Sifoi baten moduan zurrupatzen du.
—Eta zer edaten dute?
—Ez dute ezer edaten?
—Xanpain pixka bat ere ez?
—Ez.
—Xanpainik gabeko bizitza bat?


(62-63.orr.)


 

Pages: 432

detalle2

Document library

C1
09-13-2016

x61pRelaContWAR

16243249

x61pViewCountWAR

2604

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR