detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Gauzak ez ziren sekula berdinak izango

Zer gertatuko litzateke zure aitaren lagunik handienari pederasta izatea leporatuko baliote? Eta gazte-bortxatzailea izatea?

Eta zure aita akusatuaren lankidea izango balitz? Eta aitak epaiketara joan beharko balu lekuko gisara? Eta ume horietako baten aitak zure aitari esango balio: “Egoera ezagutzen zenuen, eta ez zenuen ezer egin, bueno bai, ez ikusiarena egiten zenuen”. Zer eragin izango luke horrek guztiak zure amarengan? Eta zuen familian? Eta zuregan?
Horrelako istorio bat kontatzen da liburu honetan. Narratzaileak lehenaldian kontatzen du istorioa, epaiketa izan eta handik urte batzuetara. Epaiketa izan zenean gazteak baino apur bat zaharrago zen narratzailea.

 

 

Egilea: Iñaki Irasizabal
Argitaratzailea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2016

 


Hona pasarte bat:
Negua zen, hotza egiten zuen eta denok geunden sukaldean, noiz afalduko zain. Irratian entzun genuenenean gutxienez hiru bortxaketa leporatzen zizkiotela Bengoari, denok begiratu genion aitari; zurbil zegoen bera, begirada horman iltzatuta. Handik ordubetera, ertzainak heldu eta aita eraman zuten eurekin.


(6. or.)


Liburuaren aurkezpena





 

Pages: 91

detalle2

Document library

B2
07-13-2016

x61pRelaContWAR

16242721

x61pViewCountWAR

4994

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR