detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Gasolindegian

Rakelek eta Claudiuk INEMen ezagutuko dute elkar, inoiz ezer gertatzen ez dela dirudien toki triste horietako batean, alegia.

Rakel Irunen bizi da, eta Claudiu, hara heldutako etorkin errumaniarra da. Muga den herri horretan, bien artean zerbait piztuko da, sutsua, nahiz eta, hasieran bederen, elkarrekin komunikatzeko hizkuntzarik ere ez daukaten, ez batak eta ez besteak. Rakel Arte Ederretako lizentziatua da, baina gasolindegi batean lortuko lana, eta ikasitakotik bizimodua atera ezinak sortzen duen etsipen eta amorrutik istorioak imajinatuko ditu, Irundik haratagokoak, zazpi ipuinetan barrena. Hauxe da liburu hau laburbiltzeko eratako bat, zeren zazpi ipuinok ere eskaintzen dute bakoitza bere horretan laburbiltzeko modua. Hala ere, pertsonaiak batetik bestera dabiltzanez, nolabaiteko haria segi daiteke ipuinez ipuin.

Egilea: Yurre Ugarte
ARGITALETXEA: Alberdania
ARGITALPEN-URTEA: 2010

 

Lehen atala irakurgai duzu hemen.

Hona pasarte bat:
Elkarrekin gaudenetik hiruzpalau hizkuntzatan moldatzen gara; errumanieraz gain, Claudiuk hoberen mintzatzen duen hizkuntza frantsesa denez, bada frantsesez. Nahiz eta, nire frantsesa mugatua denez, ia beti ingelesera jotzen dudan, eta hor Claudiuren mugekin topo egiten dut. Aldi berean Claudiuri gasolindegian lanean hasteak gaztelera eta euskararekiko zituen prebentzio eta lotsa guztiak apurtu dizkio. Finean, auskalo zein hizkuntza gailenduko den gure harremanean.


(71. or)

Pages: 96

detalle2

Document library

C1
04-07-2010

x61pRelaContWAR

16240678

x61pViewCountWAR

1386

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR