detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Baskervilletarren zakurra

Polizia-nobela honetan, izu-nobela honetan, Hugo Baskerville lehen biktimatik hasita, zakur handi bat da Baskerville sendiaren etsaia.

Egilea: Arthur Conan Doyle
Itzulpena: Antton Olano
Argitaletxea: Vicens Vives
Argitalpen-urtea: 2014

Liburu honek, sarreran idazlearen eta Sherlock Holmes-en arteko erlazioa kontatzen digu, eta nobelari buruzko hainbat datu ematen: egitura, pertsonaiak. Nobela hau Vicens Vivens argitaletxeko Literatura-eskolan izeneko atalekoa da, eleberria literaturaren ikuspegitik aztertu nahi dutenentzako moduko testu lagungarriak eta jarduerak daude bukaeran. Liburuak orri-oinetan ohar asko ditu: batzuk istorioa hobeto kokatzeko jarritako azalpenak dira, beste batzuetan hitzen sinonimoak…

 

Hona pasarte bat ((24. or.):
"Eta kondairak dioenez, gizon hura hain zegoen izuak hartuta, non ozta-ozta hitz egin baitzezakeen, baina azkenean esan zuen ikusi zuela neska gajoa, eta baita zakurrak haren arrastoari segika ere. “Baina hori baino gehiago ere ikusi dut” gehitu zuen, “zeren Hugo Baskerville pasatu baita nire ondotik bere behor beltzaren gainean, eta haren atzetik, isilik, zakur infernutar bat ere bai lasterka. Jainkoak ez dezala nahi halako piztia bat nire atzetik ibil dadin inoiz!”.

Pages: 258

detalle2

Document library

C1
03-16-2014

x61pRelaContWAR

16240254

x61pViewCountWAR

2080

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR