irakurgai-mailakatuak-fitxa
Argiaren alaba
Bizenta Mogel (1782-1854) Markinako idazle, itzultzaile, bertso-paperen egile eta emakume ausarta nor izan zen gazteei erakusteko ahalegina da
Argiaren alaba eleberria.
Lau kapitulu ditu liburuak, eta fikzioa eta errealitatea uztartzen dira. Egien artean, euskaraz, latinez eta gaztelaniaz irakurtzen eta idazten zekiela Bizenta Mogelek, eta hori ez zen batere ohikoa garai hartako baserritar batentzat, are gutxiago, andrazkoa izanda.
Egilea: Yolanda Arrieta Malaxetxebarria
Argitaletxea: Denonartean
Argitalpen-urtea: 2015
Fikziozkoa, berriz, Mirari da, liburu honetako protagonista nagusia, 17 urteko neska, eta izeko ikerlariarekin,Yolanda Arrietaren alter egoarekin alegia, Bizenta Mogelen egunerokoa aurkituko duena.
Yolanda Arrietak, liburu honi esker, 2015eko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria irabazi zuen.
Hona pasarte bat, Bizentak Humboldt ezagutu zuenekoa :
Baserritarrak esandako eran barneratu zen Wilhelm Von Humboldt Markinako hiribilduan, mandoa aska ondoan lagata. […]. Saskigilearen ondorengo ate aurrean paratu, eta aldaba jo zuen, tinko, baina presarik gabe. Neska gazte bat irten zitzaion:
- Arratsalde on, jauna… -esan zion, tintaz zikinduriko atzamarrekin aurpegiko ile xerloa belarri ostera eramanez.
- Arratsalde on, neskatila –erantzun zion atzerritar irribarre eztiak-. Wilhelm Von Humboldt nauzu. Hemen bizi da On Juan Antonio Mogel jauna?
1801eko udaberria zen eta Bizenta Antonia Mogel Elgezabal osabari laguntzen ari zen gazteleraz atera berri zuen Espainiako Historia eta Geografia, euskal hizkuntzaz ilustratua lanaren euskarazko laburpena egiten.
- Bai, jauna. Aurrera. Osaba oraintxe etorriko da.
(65. or)
• Yolanda Arrietak liburuaren aurkezpena egiten du bideo honetan:
Yolanda Arrieta ; ARGIAREN ALABA from Oizmendi telebista on Vimeo.
