irakurgai-mailakatuak-fitxa
Ametsondoa
Hirurogeita hemeretzi ipuin labur eta oso laburrez osatua dago 95 orrialdeko liburu hau. Ipuin hauek ametsak dituzte ardatz; horregatik du izenburu Ametsondo. Laburrak, zoroak eta zoragarriak dira idatziok, mistikari umore-puntua gehitzen diotenak.
Egilea: Peru Magdalena
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2017
Ametsek beti izaten dute alderdi irrazional bat, eta hortik tiraka osatu ditu ipuinak Peru Magdalenak. Ahozko tradizio zaharretan munduan barna errepikatzen diren hainbat elementuri buruz idatzi du: harriez, otsoez, amatasunaz, gauaz, desertuez, heriotzaz…. Gure tradizioko beste elementu batzuk ere ageri dira. Adibidez, zaldiak, baserriak, txoriak, ispiluak…
Hona ipuinetako bat: "Bertsolari mutua"
Bertsolari mutu batek bertso-eskola bat zabaldu zuen. Ikasle denak isilean abestera derrigortu zituen. Zioenez, bertsotan hitz ozenez egitea isiltasuna eta artea zikintzearen parekoa omen zen.
(37. or.)
