detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Haizeari begira

Ez ekin ala ekin? Zer da hobe? Galdera hori egiten dio bere buruari behin eta berriz liburuko protagonistak. Bere barruan etengabeko borroka sortzen dio galdera horren aurrean erabaki bat hartu beharrak, eta ia beti "ez ekitearen" aldeko hautua egiten du.

Egilea: Jon Ariza de Miguel
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2017


Aspaldi ikusi gabeko anaia batekin dago protagonista, Europako hotel zahar eta txiki batean. Halako batean, pareko eraikuntzako leihoetako batean emakume bat ikusi duela iruditu, eta obsesio bihurtuko zaio emakume hori. Susana izena jarriko dio. Eta amets egiten hasiko da Susanarekin, esna amets egiten: “Eta hau egin izan banu?” Eta berak erantzuten dio galderari. Eta kontatzen du hartu ez duen erabakia hartu izan balu, zer gertatuko zatekeen.

Hona pasarte bat:
Leihoa ireki zuen; kalean zebilen haizeak gortinak barrurantz bultzatu zituen indar handiz eta baita bere ilea ere, aurpegitik kendu behar izan zuena esku batekin; kanporantz makurtu zen, kalean gora eta behera begiratu zuen kaleari bere presentzia oparituz, agian nonoren bila, agian ohitura zuen, agian zita bat zeukan…

(22. or.)

Ikusi liburuaren egileak egindako aurkezpena.
 

Pages: 129

detalle2

Document library

B2
10-24-2017

x61pRelaContWAR

16176227

x61pViewCountWAR

3389

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR