irakurgai-mailakatuak-fitxa
Inozoen errua
Laurent Galandonen komiki hau XX. mende hasierako haurrentzako kartzelei buruzko istorio latza da. Egindako delituengatik lau gazte haurren kartzela batera eramango dituzte, nekazari-lanak egitera, eta bizitza gogorra aurkituko dute bertan.
Egilea: Laurent Galandon
Marrazkiak eta kolorea: Anne-Laure Bizot (Anlor)
Itzulpena: Joanes Urkixo Beitia
Argitaletxea: Harriet ediciones
Argitalpen-urtea: 2017
Honoré, Adrien, Miguel eta Jean Frantziako “Les Marroniers” presondegiko nekazaritza-kolonia batean egonaldi luze batekin zigortu dituzte, lapurreta txikiak egiteagatik. Kartzelan adingabekoak soilik badaude ere, gaztetxo hauek aspaldi galdu zuten euren xalotasuna: Irainak, otzantasuna, errepresioa eta mota guztietako gehiegikeriak ohikoak dira-eta. Baina indarkeriaren eta injustiziaren aurrean, laguntasuna eta elkartasuna ere sortu daiteke.
Hona pasarte bat:
- Jacquart Jauna familiaburua izango duzue, aita eta jarraibidea ere. Berak emango dizue saria … edo zigor zorrotza, behar izanez gero. Ondo aditu al duzue, jaunak?
- Bai, zuzendari jauna …
- Zenbat eta azkarrago ikasi, hainbat hobe. Jacquart, zure eskuetan uzten dut, ba, gure artalde berria.
(9. or)
