irakurgai-mailakatuak-fitxa
Eskularru beltzak
Beire neska gaztea eskolako liderra da, baina udako ingeles-barnetegian ikaskideek ez diote kasu zipitzik egiten. Beirek Baba mutiko misteriotsu eta boxeo zalea ezagutuko du. Babak boxeoaren bidez aurrera egiten irakatsiko dio Beireri, ez etsitzen.
Egilea: Jasone Osoro
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2017
Eskularru beltzak da eleberriaren izena, baina liburu honek segida izango du: beste hiru gutxienez idatziko ditu Osorok. Lehen ale honetan, idazleak lehen aldiz ekarri du bere literaturara boxeoa, lehen aldiz hitz egin du zailtasunak dituzten gazteentzat harrera-etxeetan lan egiten dutenekin. Gai hori ere ageri da nobelan. Liburuak pertsonaia asko ditu, eta horietako batzuk berriro azalduko dira hurrengo aleetan.
Hona pasarte bat:
- Orain abdominalak eta flexioak egin behar dituzu.
– Ezin dut – esan zuen Beirek, izerditan.
– Etzan – agindu zion Babak, koltxoneta fin bat eskainiz.
– Lehertuta nago, Baba. Esan dizut ezin dudala.
– Entzun dut, baina hau ez da jolasa. Boxeo konbate batean aritzea gogorra da, eta ongi prestatuta ez bazaude hobe ez joatea.
– Lehenengo eguna izateko nahikoa egin dut.
– Neu naiz entrenatzailea, Beire. Nik esandakoan amaituko da saioa.
– Esan dizut ezin dudala. […]
– Banekien bueltatuko zinela.
Koltxonetan etzan eta Babak agindutakoa egiten jarraitu zuen. Boxeoa gauza serioa zen, bai.
(77. or)
Hemen, liburuaren lehen atala irakurgai.
Eta egilea bera liburuari buruzko aurkezpena egiten, hemen ikusgai:
