Surflaria eta paradisua

Liburu honen egile den Iñigo surflariaren bizipenek presentzia handia dute liburuan, baina ez da autobiografia bat. Orion kokatzen dira orrietako pasarte dezente, eta nazioarteko surf kontu asko ere bildu ditu idazleak liburu honetako kapitulu motzetan.

Egilea: Iñigo Urdinaga
Argitaletxea: Salbera
Argitalpena: 2017

Liburuan arrantzaleen eta surflarien arteko harremanak ageri dira. Baita ingelesaren eragina surfaren alorrean, edo Zarautz eta Orioren surfarekiko ikuspuntuak nola dauden kontrajarriak ere… Edo nola Orio bihurtu den, azkenean, ez arrantzale-herri, ez surf-herri.

Iñigo beste herri batzuetara joaten da, Euskal Herrira zein atzerrira, galdutako paradisu horren bila.

Hona pasarte bat:

Timon pertsonaia mitikoa zen guretzat. “Herriko lehen mitikoa” Orion. Bigarren mitikoa istorio honetan. Jakin genuenez, sei urterekin hasi zen surf egiten, Patxi Danbolinek egindako Itxas Tresna batekin, 1970ean, gure kostaldean surflari oso gutxi zegoen garaian. Aita Zarauzko sorosleen buru zuenez, eta ama toldoen arduraduna, hondartzan eman zituen egunak txiki-txikitatik. Auskalo zenbat salberak heldu zioten. Barruraino sartuta zeukan pozoia, lodi.

 

(34-35. or.)
 

Hemen ikusgai egileak egindako liburuaren aurkezpena.

 

Pages: 203
B2
06-20-2017
16174517
1140