irakurgai-mailakatuak-fitxa
Haren zati bat
Ander protagonista Standford Unibertsitatean ikasten ari da eta Bermeora dator San Frantziskotik astebeteko oporraldia pasatzera. Ikasketak aldatu ala ez erabakitzea egokituko zaio. Auzi horrek bere iraganaz gogoeta egitera darama Ander. Beraz, opor-garai hori eta bere iragana kontatzen digu eleberriak.
Egilea: Josu Penades Bilbao
Argitaletxea: denonartean
Argitalpen-urtea: 2017
Ez da erreza izango Anderrentzat erabaki bat hartzea. Izan ere, bi krisi-mota ari da jasaten, bata pertsonala eta bestea, gizartearena, Euskal Herriarena berarena. Beraz, zer egin? Euskal Herrian jarraitu, San Frantziskora itzuli? Zein baldintzatan?
Hona pasarte bat:
Bermeoko familia batentzat apaingarri dotorea da seme edo alabaren bat atzerrian ikasten edukitzea. Aitarentzat eta beste belaunaldiko askorentzat, ordea, horrezaz gain, duintasun-kontua ere badela esan daiteke. Edozein esparrutan delarik ere, onenaren aldeko apustua egin behar da beti. Besteen gainetik egoteko ahalegina. Kanpotik begiratuta, harrokeria da hori. Haiek sinetsita daude, aldiz, zerbait genetikoa dela: DNAn txertatuta baitute bermeotarrek edozein esparrutan aritzen direlarik ere emaitzarik bikainena lortzeko gaitasuna.
(41. or.)
