% 100 Basque

Zer da euskaldun izatea, % ehunean? Horri buruzko parodia egiten du Baionako Itxaro Borda idazleak Euskadi Saria lortu zuen umorez eta ironiaz betetako ipuin-bilduma honetan.

Egilea: Itxaro Borda
Argitaldetxea: Susa
Argitalpen-urtea: 2001

Gazta edo gasna da liburu honetako protagonista bat. Izan ere, pertsonaia nagusiak gauero % 100 Basque den gazta-xerra bat jaten du. Gazta bera ere eztabaidagai bihurtzen da. Nolakoa izan behar du gazta euskaldunak? Ze ezaugarri izan behar ditu? Idazleak gazta, euskaldun izatearen metafora bihurtzen du.

OHARRA: 2017an, Bilbo Zaharra euskaltegiak urtero antolatu ohi duen Klasikoen irakurketa jarraituan eleberri hau irakurriko da, 2017ko ekainaren 8an, hain zuzen ere.

Hona pasarte bat:

Joanes Balantsun osagarri handiko artzaina zen. Maiatz hondarretan, astoaren kalixtroak mukuru beterik bortura abiatzen zen, ardiak aitzinean, zintzarriak zohargi airean, hiriak eta herriak zeharkatuz. Begien bazka hanpurusa zen, ederragoa oraino, denek Balantsun deitzen genuena kantan entzuteko aukera paregabea, edukitzen zenean. Dagoeneko bazterretan badira gizonaren ahots argiaz eta honek berak ondu abestien uhargiaz oroitzen direnak.

(42. or.)

 

Pages: 225

Interesting for you



C1
04-24-2001
16173438
1261