irakurgai-mailakatuak-fitxa
Elurraren formula
Narrazio honek bikote baten krisiaren barrenean aita-alabak egindako egun-pasa bat kontatzen du. Aita-alabak doaz bakarrik, nahiz eta hasiera batean guztiek elkarrekin joan behar zuten.
Egilea: Bertol Arrieta
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2017
Betiko haustear dagoen bikote bateko kideetako batek, Manuk, bere alaba eramango du elurretara. Baina alabak ama botatzen du faltan, eta etxeratzean elur-bola bat eman nahi dio opari. Zer aurkituko ote dute etxean? Elur-putzu baten antzeko zerbait, guztia bukatu dela adierazten duena?
Hona pasarte bat:
Kamioitzar bat bezalakoa da maitasuna, martxan mantendu behar beti, ez mantsoegi, ez azkarregi, baina martxan nolanahi ere. Ba al dakizue zenbat lan ematen duen kamioitzar bat geratzeak? Eta berriz martxan jartzeak?
(55. or)
