Begoñaren itzalpean

Kelen, Suitzako emakume gaztea, gurasoen bila dabil, eta 1986an Bilbora etorri da detektibe baten bila. Gerra zibilean galdu zituen gurasoak. Beraz, horrenbestez, bi garai daude elkarren osagarri, 80ko hamarkada eta gerra-ingurukoa, gerraostea barne.

Gerraoste horretan falangista batzuk dira narrazioko protagonista. Baina eleberrian falangistak azaldu arren, idazlea saiatu da manikeismoan ez erortzen. Liburuaren bukaeran bi garaiek bat egingo dute, elkarren osagarri ziren bi garaiak bilduz.

Egilea: Jose Inazio Basterretxea Polo
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2016

 

 

Hona pasarte bat:

Kelen
Bilbo, 1986ko maiatzak 9, ostirala

POZTU egin nau ikertzailearen deiak. Argi asko dio horrek interesa duela esku artean dugun aferaren inguruan. […]
Zergatik hautatu nuen Barandi? Zergatik desplazatu nintzen Bilboraino haren bila?
Ez dago arrazoi bakarra, jakina. Baina, haren aditzea izan nuenez gero, ez dut beste hauturik egin. Argi eduki nuen hasieratik. […]
Arrazoi bi izan ditut esku artean hari proposatzeko ikerketa. Sendoa bata. Arinagoa bestea.
Ikertzailearen iragana interesatu zitzaidan hasteko eta behin, frankismoaren kontrako borrokan aritu izana plus bat zen haren alde.[…]
Bada beste arrazoi bat, xumeagoa: esan zidaten elegantea zela, guapo amorratua, dandya…
Eta, izan, halakoxea da.


(39-40.or)


Liburuaren aurkezpena egilearen eskutik: 

Pages: 212

Interesting for you



B2
02-07-2017
16170983
1755