detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

3 Mariak

Maria Alkainek, "Txuri"k, 79 urte ditu eta alargun geratu da. Hainbat urte seme-alabak hazten eman ondoren, azken urteotan bere senarra zaintzearen ardura izan du.

Senarra hil eta tanatorioan dagoela, txikitako lagun bat agertuko zaio Mariari, Maria Gorri, hainbat urtez herritik kanpo bizi izan dena. Elkarrekin bizitzea erabakiko dute bi Maria hauek. Zaharrak dira, bai, baina ez daude prest heriotzari eserita itxaroten geratzeko. Bizitzeko gogoz daude eta proiektu asko aurrera eramateko asmoz. Besteak beste, hirugarren Maria aurkitzea: Marihandi.
Zahartzaroa du gai nagusi eleberriak, baina baita beste hainbat gai ere: adiskidetasuna, tolerantzia, askatasuna... Zahartzaroa bere aje guztiekin erakusten digu Urretabizkaiak, zaharra hitzaren apologia kontzientea eginez; baina batez ere bizipozaz dihardu eleberriak.

 

Egilea: Arantxa Urretabizkaia
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2010


 


Hona hemen pasarte bat:
Nire nortasun agiriak dio Maria Alkain naizela, baina hemen gutxik lotzen du izen hori nirekin. Maritxuri naiz eskolan ezagutu nindutenentzat. Txuri askorentzat, edo la Txuri. Hegaluxearena, arrantzaleentzat, nire gizona eta haren familiakoak Hegaluxe direlako, are gure semea, nik izengoitia sekula maite izan ez badut ere.

7.or.

Elkarrizketa Arantxa Urretabizkaiarekin Hamaika Telebistan: 

Pages: 192

detalle2

Document library

C1
01-09-2010

x61pRelaContWAR

16169964

x61pViewCountWAR

1998

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR