detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Maleta

Eman dezagun betiko zoazela beste herrialde batera bizitzera. Eta esaten dizutela maleta bakar bat eraman dezakezula.

Hori kontatzen du idazleak: jazarpen eta zentsura gehiago ez nozitzeko, 1978an Sobiet Batasuna utzi zuenean, Vienatik pasata, AEBetara heltzeko zer sartu zuen idazle etorkinak bere maleta bakarrean. Maletan sartutako objektuen kontakizuna da, labur esateko, atal bakoitza: gidari-eskularruak, neguko txanoa, ofizial baten gerrikoa... Eta objektu horien bidez orduko Sobiet Batasuneko giro absurdoari ironiaz egiten dio irri. Ez du idazten bere herria salatzeko, ez Sobiet Batasunean bizi denean, ez AEBetan bizi denean.
Liburu nahiko autobiografikoa da, eta hitzaurrean dago biografia hori.

 

Egilea: Sergei Dovlatov
Itzulpena: Amaia Apalauza
Argitaletxea: Erein - Igela
Argitalpen-urtea: 2015

 

 

Hona pasarte bat.
-Ausarkeria galanta –esan zuen erredaktoreburuak.
-Ezta inondik ere –erantzun nion. Eskakizun bidezkoa da guztiz. Burdinbideetako langileei, este baterako, uniformea ematen diete. Segurtasun-zaindariei, beroki lodiak. Urpekariei, eskafandrak. Laneko arropa erosi behar zenidakete niri ere. Hileta-funtzioetarako traje bat, zehazki…

(52. or.)

 

Pages: 157

detalle2

Document library

B2
07-08-2015

x61pRelaContWAR

16166486

x61pViewCountWAR

2626

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR