detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Mikel Strogoff

Izugarrizko arrakasta lortu zuen abenturazko nobela hau bidaia-nobela ere bada. Baina arrisku biziz betetako bidaia luzea da: hasiera Mosku, bukaera Irkutsk (Siberia).

 

 

Ivan Ogareff militar erretiratuak Siberia lortu nahi du tatariarren laguntzaz. Irkutsk hirian Tsar Handiaren anaiak du agintea. Ez daki zer datorkion gainera. Baina Tsar Handiak bai; neba salbatzeko Strogoff postaria bidaliko du Moskutik Irkust aldera; bidaia horretan hiltzeko zorian izango da. Eskerrak Nadia ezagutuko duen bidaian, maitemindu egingo da, baina ezin dio ezer kontatu bidaiaren zergatiaz. Ogareff eta tartariarrak ere Irkutsk aldera doaz, armada errusiarra ere bai aurre egitera, eta horren guztiaren berri izan nahi duten bi kazetari europar ere bai. Denak doaz Irkutsk-era, antzeko bideetatik, ez beretik.
Hitzaurreak Jules Verneren biografia dakar.

 

 

 

Egilea: Jules Verne
Itzulpena: Karlos Zabala
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2014

 

Hona nobelaren pasarte bat:
Mikel Strogoffek, esku bat sakelan eta gereziondoko pipa luze bat bere eskuan, gizonik arduragabeena zirudien, inork ez zuela hark baino patxada handiagorik. Baina, halako uzkurtu bat zuen bekainen gaineko giharretan, eta behatzaile zorrotz batek hari erreparatu eta berehala igarriko zion barrengo harra ito nahian zebilela.


                                                                                                   (87. or)

•    Pasartean Strogoff lasaitasun-itxura ematen ari da. Zuk badakizu disimulatzen sentitzen duzuna? Idatzi horri buruz paragrafo bat, anekdotaren bat, nahi duzuna. 

Pages: 462

detalle2

Document library

B2
03-05-2015

x61pRelaContWAR

16165678

x61pViewCountWAR

2894

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR