Rif mendietako ura

Rif mendi-katea Marokon dago, eta handik etorri da Ahmed Bartzelonako Rubi herrira. Idazlearen gurasoak ere Rubira etorkin gisara heldu ziren, eta han "besteak" ziren.

 

Inor “besteak” ez izateko idatzi du liburua Montse Flores irakasleak. Ahmed eskolakide batekin maiteminduko da, Tatirekin; zoritxarrez, Ahmeden anaia, Ibraim, gazteentzako espetxe batean bizi da. Beraz, sentimendu nahasiak ditu Ahmedek, batetik Tatirengandik sentitzen duena, eta bestetik anaiaren egoera. Eta Basmari, Ibraimen semeari , gezurra esan beharra, aita lanean duela Berkane herrian.

 

 

 

Egilea: Montse Flores Pallarès
Itzultzailea: Naiara Ibar
Argitaletxea: Gaumin
Argitalpen-urtea: 2014

 

Ahmedek gauza bat du argi, mutil normala izan nahi duela. Lortuko al du?

Oharrak: mutil batek zera esan zion Montse Floresi liburu honetaz: “Lortu duzu nik liburu bat irakurtzea osorik”. Hori bezalako saririk ez dago. Hori batetik. Bestetik, Irakurketa Erraza izeneko atalean atera du liburu hau Gauminek. Noizbehinka hitz zailen azalpena dakar orriaren azpiko aldean istorioak. Eta hitza hizki beltzez testuan.

 

Hona pasarte bat:
Nire familiako emakumeek ez dute Tatiren usaina.
Tatik zuzen begiratzen nau
eta haritxo batekin kilimak egiten dizkit.
Haritxoa kendu eta gorde egin dut,
altxor modura.

 

(54. or)

 

Liburuaren hasiera hemen irakur dezakezu.

Pages: 63
B1
06-18-2014
16164660
3745