detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Erraiak

Liburuko neska protagonistak bere barruak irekitzen ditu: bikotekideak utzi egin du, eta agerian uzten dio irakurleari duen mina, eta aurretik izan dituen bikote-harremanak.

Neurri batean bere burua larrutzen du, eta bide batez direnei eta ez direnei ematen die egurra, gizarte-konbentzioei, familiari… Eta era esplizitu batean gainera. Ez espero hemen zerbait esateko beldurrik, ”gai hau edo hitz hau tabua da, eta ez dut aipatuko” bezalako gogoetarik. Eskerrak umorerik ere baden, ironiaz nahiko betea, hori bai.
Oharra: testuetan zenbakiak txertatu ditu idazleak. Eta zenbakiek liburuaren amaieran dauden oharretara daramate irakurlea. Liburu honek Igartza saria lortu du.

 

 

Egilea: Danele Sarriugarte
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2014

 

 

 

 Hona pasarte bat:
… ezpain gorriak jaten dizkiogu elkarri, eta nik luzez oroituko ditut haren haginkadak, garaikur modura: desio nauelako froga ukaezin, besteen gainetik nagoelako erakusgarri. (62. or). 

 

Pages: 173

detalle2

Document library

C1
06-09-2014

x61pRelaContWAR

16164522

x61pViewCountWAR

3246

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR