detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Borroka Kluba

Liburuko protagonistak insomnioa du eta horrekin batera, oso bizitza etsigarria, kontsumoak gidatutakoa. Horregatik, beharbada, minbizia duen gaixoentzako terapia-bileretara joaten hasiko da. Han Tyler Durden ezagutu eta harekin batera Borroka Kluba sortuko du.

Klubeko bi jabe hauek kontsumismoa dute gorroto. Borrokak erdi klandestinoak dira: sotoetan, garajeetan. Baina Durdenek kontsumismoaren ikur diren hainbat enpresa eraso nahi ditu, eta kluba erasorako mutil gazteak erreklutatzeko erabiliko du, klubaren beste jabeari ezer esan gabe. Mutil gazte horietako bat, Bob, hil egingo da eta ondorioz, bi jabe edo bazkideen arteko harremana ozpindu egingo da.
Dena ez da borroka, ordea, maitasunak ere badu bere tartea liburuan, eta sexuak. Durdenen maitalea, Marla Singer, protagonista nagusiak ere ezagutzen zuen lehendik. Ospitale batean ezagutu zuten elkar, terapia egiten ari zirela. Terapia zergatik? Hori da liburuaren hasiera.
Liburuan oinarrituta, Fight club (El club de la pelea) filma egin zuten 1999an. Brad Pitt aktoreak egin zuen Tyler Durden pertsonaia.

 

 

Egilea: Chuck Palahniuk
Itzultzailea: Naroa Zubillaga
Argitaletxea: Txalaparta
Argitalpen-urtea: 2014

Hona liburutik hartutako azalpenezko pasarte bat:
Duela sei hilabete barrabilak kendu zizkiotelako egiten du negar Bobek. Ondoren, hormonen laguntza-terapia. Bobek titiak ditu, haren testosterona kopurua altuegia delako. Testosterona maila gehiegi igotzen baldin bada, zure gorputzak estrogeno gehiago sortzen du oreka lortzeko.

 

(16. or).

Pages: 296

x61pRelaContWAR

detalle2

Document library

B2
06-03-2014

x61pRelaContWAR

16164424

x61pViewCountWAR

3317

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR