irakurgai-mailakatuak-fitxa
Gizon bat lotan
"25 urte ditut. Eta gaur Soziologia-azterketa dut. Ez noa azterketara. Etxean geratuko naiz, ohean". Liburuko protagonistaren hitzak dira horiek.
Parisen bizi da etxe txiki-txiki batean. Ez dago gaixo, baina bere baitan bilduko da, apatiko bihurtuko da. Ez du inorekin harremanik izan nahi: ez lagun, ez andregai, ez opor. Zinemara joango da, egunkariak irakurriko ditu, museotara joango da. Bai: baina sonanbulu bat bezala: gauzak egiten ditu egiteagatik, beste asmorik gabe. Agian bere burua ezagutzea da duen azken helburua.
Egilea: Georges Perec
Itzultzailea: Juan Luis Agirre
Argitaletxea: Igela
Argitalpen-urtea: 2014
Hona narrazio-pasarte bat:
Geroxeago, etsaminaren eguna iristen zaik, eta ez haiz jaikitzen. Ez duk aurrez erabakitako keinua; izatez, ez duk keinu bat ere, baizik eta keinu eza, egiten ez duan keinu bat, egitea saihesten dituan keinuak. Goiz oheratu haiz, lasai egin duk lo, iratzargailuari giltza eman hion, jo duenean entzun duk, zain egon haiz noiz joko, minutu batzuetan bederen… Iratzargailuak jotzen dik, ez haiz batere mugitzen, ohean geratzen haiz…
( 14. or.)