detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Harrotasuna eta Aurrejuzguak

Erromantikoa da eleberri hau, baina barre ere eginarazten du, eta ironikoa ere bada, eta sarkastikoa… Ezkontza du gai nagusi, ezkondu nahia, eta XVIII. gizalditik XIXra bitarteko sasoian dago kokatua, Ingalaterran.

Eleberria girotzen den sasoian gizon eta emakume batek ezin zuten bakarrik egon, ezkondu gabe, ez bazen ezkontzeko eskaera egiteko orduan. Elkarren ezagutza, beraz, jendaurreko ekintzetan izaten zen: dantzaldiak, kontzertuak… Eleberriko dantzaldietan ezkontza-proposamen bat baino gehiago egosiko da, neska politekin soilik dantza egin nahi duenik ere izango da, eta abar. Kontua da XVIII-XIX garai horietan etxe oneko alaba batek aurrera egiteko aukera bakarretakoa zela (ikus 9. orrialdea) ezkontza ahalik eta onena lortzea, zeren mezenas batekin ezkontzea oso gutxik lortzen zuten, ez zeudelako hainbeste mezenas. Bazen beste aukera bat, baina ia inork nahi ez zuena, karitatetik bizitzea.

Baina jakina, gauzak korapilatzen dira ezkongaiak klase sozial ezberdinetakoak badira, nobelan legez, eta hor denetik dago: tranpatiak, jende zintzoa, interes ezkutu eta ez hain ezkutuak… Giroa hau zen, hitzaurretik kopiatuta:

“Ondo hazitako emakumeak dantzan, kantuan, errezitazioan eta marrazketa ikasi beharko balu ere, hezkuntza onaren helburua ez da emakumeak dantzari, kantari, antzezle edo pintore bihurtzea; haren helburu nagusia alaba onak, emazte onak ugazaba-andere onak egitea da… Beraz, goian aipatutako trebeziak haien astialdiari begira daude, eta ez emakumeei bizibide bat emateari begira”.

Beraz, ezkontza desberdinak ikusiko ditugu liburuan, batzuetan maitasunak bultzatuak, baina baita ere aparteko maitasunik gabekoak ere, interesatuak. Liburua bukatzerako 3 ezkontza garrantzizko behintzat izango dira. Bat Elizabeth eta Collinsen artekoa. Beste biak jakin nahi?

 

Egilea: Jane Austen
Itzultzailea: Ana Isabel Morales
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2013

Pages: 504

detalle2

Document library

C1
11-28-2013

x61pRelaContWAR

16163591

x61pViewCountWAR

2130

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR