detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Jainkoa izan nahi zuen autobus-gidariaren istorioa eta beste batzuk

Israelgo idazle honen ipuin-liburu honek 5 ipuin ditu, 5 ipuin desberdin. Hebreeraz daude jatorrizkoak. Eta eskuartean duzun liburuaren ingelesezko bertsioak 5. ipuinaren izenburu bera du. Pelikula bat ere egina da ipuin hori oinarri hartuta.

Euskarazko liburuko izenburuak, ordea, lehen ipuina du erreferente. Hor jakingo duzue zergatik Edi beti berandu iristen den lantokira, eta zergatik galtzen duen beti lanerako autobusa, behin salbu. Zergatik behin lasterka egiten du deabruak hartuta bezala autobusa harrapatzeko? Zerbaiten esperantza baduelako. Bigarren ipuinean, Uzik ere badu zerbaiten esperantza; ezkondu egiten da behintzat. Baina ipuin honetako pertsonaia ia denak pitzatuta daude. Eta bada suizidatzen denik. Keret idazleak dioen bezala, ez da samurra semea Tel Aviven haztea, han bizitzea, eta beraz, ez da harritzekoa umore beltza azaltzea ipuin hauetan, ez da harritzekoa jendea pitzatzea, bere buruaz beste egitea… edota norbaitek museo batetik utero bat lapurtu nahi izatea, edo hildako mutil katxarro batekin larrutan egin nahi izatea Anak. Baina ez dira irtenbide bakarrak, zorionez.

 

 

Egilea: Etgar Keret
Itzultzailea: Itziar Otegi
Argitaletxea: Pasazaite liburuak
Argitalpen-urtea: 2013

 

Liburuaren pasarte bat irakurri nahi baduzu, hona jo.

 

Pages: 119

x61pRelaContWAR

detalle2

Document library

B2
10-09-2013

x61pRelaContWAR

16163385

x61pViewCountWAR

2128

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR