irakurgai-mailakatuak-fitxa
Zinegotzia
Eskuineko euskal abertzalea da zinegotzia, Bixen. Eta egun bakar batean zer gertatzen zaion kontatzen du narrazioak.
Ez da egun normal bat, oso berezia baizik: Euskal Herriak bere independentzia lortu duen aurreneko eguna da, 2013ko ekainaren 6a. ETA, Cabacas auzia, atez ateko zabor-bilketa, sare sozialak… Liburuak jorratzen dituen gaiek oso egunerokotasun handia dute, baina giro sozio-politikoa baino gehiago benetako protagonista familia da, seme-alaba eta gurasoen arteko harremanak, Bixen eta Kristina senar-emaztearen artekoak, erlijioak izan duen bilakaera…
Lan-harremanak ere bai. Protagonistak garbi du ezkertiarra behintzat ez dela, bera eskuinekoa dela, eta beraren bidez Fermin Etxegoienek mundu-ikuskera bat azaldu nahi izan dio irakurleari. Hau da, euskal literaturan guztiz ez-ohikoa den ikuspuntu batetik, alegia. Batzuetan Bixenek zuzenean galdetzen die iritzia irakurleei, hauek pentsatzen jarri nahiko balitu bezala. Baina kontuz! Hau ez da saiakera-lan bat, eleberria da, baina gertaerek baino garrantzi handiagoa dute hauek eragiten dituzten hausnarketek.
Egilea: Fermin Etxegoien
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2013
Lehen atala irakurgai duzu helbide honetan.
