detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Ispiluak eta itsasoak

Agirrek sortu duen istorio hau Belle Époque garaian dago kokatua, 1920. urtean, eta Zestoako bainuetxea da kontakizunaren abiapuntua. 16 urte dituen Maria dugu eleberriko protagonista eta Zestoako bainuetxean lan egiten du.

Egilea: Joxean Agirre
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2018

Monsieur Pierre eta Maria Garrastazuren arteko harremana kontatzen zaigu eleberrian. Monsieur Pierre, uraren inguruko turismoak erakarrita, bainuetxera etorri da. Askoz urte gehiago ditu eta ispilu-saltzailea da. Parisen lana eskainiko dio neskari eta hara joango dira biak. Eleberria Maria Garrastazuren ikuspegitik dago kontatua.

Hemen idazleari eginiko elkarrizketa dago entzungai.

Hona pasarte bat:

Ohetik altxatu eta tarte luzea ematen zuen ispiluaren aurrean, gaueko mamuek aurpegian utzitako arrastoen bila. Bien bitartean nik bainuontzia betetzen nion urez, eta gatz ale lurrindun batzuk nahasten nizkion. Inork ez ziola uraren hotz-beroarekin nik bezala asmatzen esaten zidan, eta hori esatean batzuetan eskugainarekin laztan ari bat ematen zidan aurpegian, oheko arropak kendu eta bainuontzian sartu aurretik. Beste batzuetan, biluzik gelditzen zenean ea zer itxura hartzen nion galdegiten zidan, eta barre egiten zuen nik ezer esan baino lehen.

(12-13. or.)
 

Pages: 70

x61pRelaContWAR

Interesting for you



detalle2

Document library

B2
11-23-2018

x61pRelaContWAR

16147661

x61pViewCountWAR

2743

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR