Historia ala istorioa? (+ CD)

Liburu honetan, idazleak historiako gertakizun beraren bi bertsio planteatuko dizkigu eta irakurleak antzeman beharko dio bietako zein den egia eta zein ez, non dagoen historia eta non istorioa.

Egilea: Nagore Irazustabarrena
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2018
 

Historiako hainbat pertsona, gertakari eta asmakuntza ditu liburuak: 11 guztira, eta bakoitzetik bina bertsio. Bertsioak ez dira beti kontrajarriak, elkarren osagarri baizik. Adibidez: nola sortu zen maratoia? Eta Maria gailetak? Napoleon txikia al zen? Nor zen Zesarea?...

 

Hona pasarte bat:

Baina zenbaitentzat gaileta kuttunak Olibetek Errenterian egiten zituenak ziren, besteak beste, Juan Ramon Jimenezentzat, 1956an Literatura Nobel saria jaso zuen olerkariarentzat. Zenobia Camprubi idazle, hizkuntzalari eta J.R. Jimenezen emazte zenak, erbestetik, hauxe idatzi zion Juan Guerrero Ruiz editoreari: «J.R.-entzat ezustekorik handiena Maria Olibet gailetak dira, gauza legendario eta eskuraezintzat jotzen baititu beti».


(62. or.)
 

Oharrak: Irakurketa errazen saileko liburua duzu honakoa. Kapitulu guztiek dute bere ariketa-sorta eta soluzioa. Bestalde, hainbat hitz eta esaldi-atal ditu azpimarratuta, eta horien esanahia atzeko hiztegiak dakar. CDa ere badakar liburuak istorioa entzun nahi duenarentzat.

Pages: 79
B1
10-11-2018
16146741
2576