Naia eta eskultore itsua

Eleberri beltz honetako protagonista nagusiak Naia detektibea eta bere pisukidea dira. Hiru prostituta hil dituzte Bilbon eta beste bat desagertu egin da. Desagerpena ikertzen dabil Naia bere pisukidearekin batera.

Naia eta eskultore itsua (+ CD)
Egilea: Alvaro Rabelli
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2018

Ez dakite prostitutaren desagerpenak zerikusirik ote duen heriotzekin. Jone, Margot eta Naiaren pisukidea bera ere, eskultore itsu baten modelo da, eta informazio esanguratsua ekarriko du ikerketara. Ertzaintza ere ikertzen dabil. Ikerketan zeresan handia izango du arte-galeria batek.

 

 

Hona pasarte bat:

Arratsaldeko orduak motel eta aspergarri joan dira Naiaren etxean, galeriaren jaira joateko ordua iritsi arte. Errege-egunaren bezpera da eta kalean kabalkadak batetik bestera dabiltza. Ordua hurbildu eta neskak gero eta urduriago daude. Aurrekoan bezala, Naia eta Margot taxiz abiatu dira. Dotore-dotore joan dira. Galeriara sartu eta txundituta gelditu dira hango giroarekin.

 

(52.or.)


Oharrak: Irakurketa errazen saileko eleberria dugu honakoa. Kapitulu guztiek dute bere ariketa-sorta, eta soluzioa. Bestalde, hainbat hitz eta esaldi ditu azpimarratuta, eta horien esanahia atzeko hiztegiak dakar. CDa ere badakar liburuak istorioa entzun nahi duenarentzat.

Pages: 75
A1 A2
10-10-2018
16146687
10603