irakurgai-mailakatuak-fitxa
Zein usain dute oroitzapenek?
Erresuma Batuan lanean hasi da Gaia, 25 urteko gaztea. Eta Gaiak, gutunen bidez, bizimodu berria azalduko dio Euskal Herrian dagoen bere lagun Heleni ia urtebetez.
Egilea: Maddi Etxeberria Otaegi
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2018
Dena den, bizimodu berrian ez da guztia berri. Adibidez, Gaiaren lagun mina den Anderrek protagonismo handia du gutunetan. Zer gertatuko da Gaia eta Anderrekin? Distantziak apurtuko ote du bien arteko harremana? Zer egingo du Gaiak Kontxi, Anderren ama, hiltzen bada? Itzuliko ote da Euskal Herrira? Galdera asko, eta erantzunak liburuan.
Esteka honetan liburuaren lehen 17 orrialdeak irakur ditzakezu.
Hona pasarte bat:
Etxera joan, bazkaldu, eta hiruretan Anderrekin geldituta nengoen, hango lauretan. Hiru orduz hizketan. Ez dut sekula hain skype luzerik egin; eta begira, gu bionak ere luzeak izan ohi zirela! Aspaldi ez bezala negar egin genuen. Uste dut inoiz ez diodala egia guztia kontatu, eta bueno… unea sortu zitzaidan eta hustu egin nintzen. Ez zuen niregandik hura espero, eta harritu egin zen; onerako, uste dut. Berak ere negar egin zuen, aspaldi zen ez nuela hain bilutsik ikusten, hain bera.
(11. or.)
Bideo honetan liburuaren egileak egindako aurkezpena entzungai.
"Zein usain dute oroitzapenek?" liburuaren aurkezpen ekitaldia. Maddi Etxeberria Otaegi from Erein argitaletxea on Vimeo.
