irakurgai-mailakatuak-fitxa
Arrotza
Albert Camus idazle eta filosofo frantziarrak 1942an idatzi zuen nobela hau. Bertako pertsonaia nagusia Meursault jauna da, bulegari arrunta eta gizaki axolagabea, bere inguruan dagoenaren aurrean guztiz pasibo jokatzen duena. Izan ere, arrotza da bere inguruan gertatzen denarekiko.
Egilea: Albert Camus
Itzulpena: Josu Zabaleta
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2017
Meursaultek bizitza arrunta du, aspergarria, baina zoriontsu dirudi asperdura horretan. Ez da hunkitzen ezta ama hiltzen zaionean ere, eta Maria andregaiak ezkontzeko eskatzen dionean, baietz esaten dio, baina berdin zaio ezkondu ala ez. Automata bat dirudi. Egun batean, bere lagun baten atzetik dabiltzan arabiarretako bat hiltzen du pistolaz, eta epaiketan heriotza-zigorra eskatuko diote. Ez du bere burua defendatzeko ahaleginik egingo. Sentitzen duen gauza bakarra da tristura apur bat, hil behar duen egunean ez duelako inor alboan.
Eleberriaren lehen atala hemen duzu irakurgai.
Hona pasarte bat:
Dosier batean begiratu eta esan dit: “Meursault andrea orain dela hiru urte etorri zen hona. Zu zintuen sostengu bakarra”. Zerbait itsustu nahi ote zidan iruditu zait, eta azalpenak ematen hasi natzaio. Baina moztu egin dit: “Ez duzu zertan desenkusaturik, seme. Irakurri dut zure amaren dosierra. Haren premiak zuk ezin zenituen bete. Zaintzaile bat behar zuen. Zure soldata xumea da. Eta, ororen buruan, zoriontsuago zen hemen”. Eta nik esan diot: “Bai, zuzendari jauna”. Eta hark jarraitu du: “Hemen bazituen lagunak, badakizu, bere adineko jendea. Haiekin bazituen bere garaiko gaiak partekatzeko. Zu gaztea zara, eta aspertu egingo zen zurekin”.
(11. or.)
