Hizkuntza Arauak Fitxa
"Bihurtu"
DownloadK.- Mugagabearen erabilerak euskaraz duen lege bat aurkeztu nahi genuke gaur. Har ditzagun lau adibide, eta ohar gaitezen predikatua mugagabean doala beti. Ohar, mesedez, "neskame", "alkate", "urre" eta "etsai" predikatuetan.
N.- Bat: "etxeko alaba neskame joan da"
Bi: "gazteena hautatu dute alkate"
Hiru: "ikatza urre bihurtu zuen"
Lau: "adiskidea etsai bihurtu zaio"
K.- "Bihurtu" aditzarekin eta oker-zuzenketa bidez azpimarratuko dugu mugagabearen erabileraz esan nahi duguna. Ez esan "ikatza urrean bihurtu zuen", baizik eta...
N.- "Ikatza urre bihurtu zuen".
K.- Ez esan "piztia gizonan bihurtu zuen", baizik eta...
N.- "Piztia gizon bihurtu zuen".
K.- Eta, amaitzeko, "ura ardoan bihurtu zuen" esan beharrean...
N.- "Ura ardo bihurtu zuen".
